Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, euskararen erabilera bultzatu nahi du aisialdiko uneetan eta, zehatzago esanik, zineman. Horrekin guztiarekin Nafarroako herrietan zinema euskaraz ere gozatzeko aukera izan dezaten nahi dugu.
Bi aukera dituzte udalek: bata, emanaldi bakarra egitea, eta bigarrena, gehienez ere hiru emanaldiko zikloa egitea, aukeran dauden bost filmetatik aukeratuz. Entitateak ez du deus ere ordaindu beharko. Hala ere, zinema ikusteko azpiegitura jarri beharko du (DVDa, proiektagailua eta ikusleentzako aretoa) eta herrian ohikotasunez erabilitako komunikabideetan behar den publizitatea egin beharko du (triptikoak, kartelak eta/edo iragarkiak...). Horretaz gainera, emanaldiaren aurreko egunetan guk geuk bidalitako posterrak eta publizitatea hartuko dituzue (eta hori doan izanen da). Zinema emanaldia(k) nahitaez 2009ko urriaren 15etik abenduaren 31 bitartean egin beharko d(ir)a.

Filmak jatorrizko bertsioan daude, euskaraz. Nolanahi ere, hala nahi izanez gero gaztelaniazko azpitituluekin ematen ahalko dira: (klik egin-ver más)
euskarabidea.es