Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da Leitzako zineman, 215 bertsozalek segitu dute saioa zuzenean. Hasi aurretik, Leitzako Bertso Eskolako gaztetxoek ongi etorria eman diete entzuleei, bertso sorta baten bitartez.
Saioari dagokionez, Estitxu Arozenak bildu ditu puntu gehien, hortaz zuzenean sailkatu da apirilaren 9ko finalerako. Saio erregularra egin du lesakarrak eta puntuazioan alde handia samarra atera die gainerako bertsolariei. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta hirugarrena, berriz, Ander Fuentes “Itturri”-rentzat. (klik egin-ver más) nafarroakotxapelketa.com