Egun hauetan, 2012-06-07, saiatzen ari naiz egiten
argi-hornidurarako kontratua Iberdrola enpresarekin Auritz herrian. Nire
harridurarako, aipatutako enpresak etxeko helbidea idazterakoan, «Avenida
Roncesvalles» jarri zuen. Gaur bertan deitu dut telefonoz delako enpresara eta
eskatu dut, mesedez, euskaraz artatua izateko, besteak beste, hobeki ulertua
izan nendin. Inolako arazorik gabe eta berehalaxe gainera, emakumezko batek hitz
egin dit oso euskara egokian; mendebaldeko euskalkiaren hitzak erabiltzen zituen
sarritan.
(klik egin-ver más)Xanti Begiristain Madotz (GARAn)