Páginas

sábado, 31 de mayo de 2014

ANA TELLETXEAREN "HITZAK MIN" LIBURUA ASTEARTEAN AURKEZTUKO DA IRUÑEAN

Ana Telletxearen Hitzak min liburua aurkeztuko dute asteartean Iruñean. Jean Louis Davantek idatzitako hitzaurreak honela dio:

Herria eta bere izaera ardatz hartuta, eta inguruan duena kezka izanik, hamaika gaitan barrena garamatza idazleak artikulu bilduma honen bitartez. Kultura, nortasuna, hizkuntza, folklorea edota ondareari, besteak beste, begirada zorrotza eman nahi izan die, irakurlea bidaia intimo eta pertsonalaren bidaide sentiarazteko asmoz. Gai samurrak batzuk, gordinagoak besteak, baina denak sentimendu kutsu ukaezin batez idatziak.
Hari sakon bat badabilkie batetik bertzera. Hari nabarmen eta ber denboran ezkutu hori kezka batek tiratzen du aurrera, ene ustez: nor garen, zertan gauden, nondik norantz gabiltzan. Anaren luma ez dabil azken modako politikaren goiegituratik; alderantziz, idiosinkrasiatik eta kulturatik doa, hots, gure nortasunaren azpiegitura sakonetik. 

ORBAIBARRAK ERE GIZA KATEAN IZANGO DIRA


Ekainaren 8ko giza kateari atxikimendua adierazi diote Orbaibarko herritarrek, bideo baten bidez. Argi diote: erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenean izango dira Saratsan, 113. kilometroan.

"ALMAS ERRANTES", ESPECTÁCULO MUSICAL EN EL POLIDEPORTIVO DE OLITE

El bailarín cubano afincado en Olite Domingo Rojas dirige hoy sábado en el Polideportivo (20 h) Almas Errantes, un espectáculo de música y danza en el que le van a acompañar las voces de Arantza Irañeta, Alejandro Martínez o la Coral Olitense. Además, se anuncia la participación de la Banda de Música, la Asociación de la Danza y la escuela de baile Lebal. La entrada cuesta 3€ y solamente 1€ para jubilados y menores de ocho años. Se pueden adquirir anticipadamente en la Casa de Cultura.
El Olitense