Euskalgintzan diharduten beste bi ordezkariri bezala, hiru galdera egin dizkiote Berria egunkarikoek Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria den Xabi Epaltza zabalkideari. Hona hemen galderak eta erantzunak:
Zer deritzozu PSNk D eredua eremu ez-euskaldunera zabaltzeko egin duen proposamenari?
Oso ondo iruditzen zait, noski, zer esanen dut. Baina sekulako amorrua ematen du euskararen legea atera zenetik 26 urte pasatu eta gero, hainbeste oztopo jarri eta hainbeste kalte egin eta gero, orain horrekin ateratzea. Ez gara fidatzen, batere; egun batean esaten dute gauza bat, eta hurrengoan, beste bat. Hori pose bat da: hain galduta daude, ezen behar duten nonbaitetik zerbait egin. (klik egin-ver más)