Sortzen elkarteko Sergio Iribarren eta Oihana Beloki kideek Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazio kanpainari buruzko datuak baloratu zituzten atzo Iruñean. D eredua hautatu duten familiei eskerrak eman zizkieten, seme-alabentzako aukerarik onena hautatu dutela erantsiz:: "Nafarroako hezkuntza sistemak duen eredurik osatuena hautatu dute"
Allon, Erriberrin zein Aintzinen, momentuz behintzat, datorren urtean, euskaraz ikasteko aukera izatea lortu dutela goraipatu zuten. Hiru hauek, azken bi urte hauetan ireki diren D ereduko lerroen zerrendan gehituko dira: Zudaire, Abartzuza, Lezaun, Tafalla, Kaparroso eta Lodosa.
Baina Nafarroako zonalde diskriminatuan, bereziki, bigarren urtez, D eredua zabaltzearen alde egindako ahalegina da hobetu beharra azpimarratu zuten. Sentsazio orokorra da “pausu txikietan” ibili beharra. Urratsak eman dira, baina beraien ustez eskasak. Adibidez, aurten Zarrakaztelun (4 aurrematrikulazio) edota Azkoienen (5), D ereduan izena eman duten famili horiei, Hezkuntza Departamenduak D eredua zabaldu beharko liekela uste dute. (klik egin-ver más)