50 urte beteko dira 2019an Seaskak lehen ikastola ireki zuenetik. Arrangoitzen (Lapurdi) hasi zuen bide hori ikastolen federazioak, eta 50. urteurrena ospatuko dute aurten. Otsailaren 16an, jaialdi bat egingo dute Miarritzeko Irati aretoan, sare sozialetan iragarri dutenez.
Musika jaialdi bat egingo dute mende erdia ospatzeko. Berri Txarrak, Willis Drumond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk txarangak joko dute, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. 19:00etan hasiko dira kontzertuak.
Azkenaldikoak protesta handiko hilabeteak izan dira Seaskako ikastoletan. Duela bi aste, Parisen ezezkoaren ondoren, EPP Euskararen Erakunde Publikoak iragarri zuen bere gain hartuko dituela Seaskako lau postu eta erdi.
BERRIA