Hamazazpi urteko mutikoa nintzenetik (1994) inongo etenik gabe taldean jardun eta munduan barna milatik gora kontzertu eman ondoren (Lekunberritik hasi eta Zelanda Berriraino, New Yorketik Sao Paulora, Managuatik Madrilera, Nantesetik Pekinera…); furgoneta zein hegazkinetan ordu mordoa igaro, afiziotik ofiziora pasa eta proiektu honi dedikazio osoa eskaini izanaren poza eta nekea bihotzean, zera jakinarazi nahi dizuet mezu honen bidez: BERRI TXARRAK-ekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da. Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea. Oraintxe bertan gure erritmoak ez doaz parean eta ez gaude %100ean jarraitzeko moduan. BTX-en entzuleek ez lukete ulertuko hala segitzea, eta erabakia benetan zaila den arren, gauden tokian jarri gaituztenenganako errespetua beti egon da talde honen lehentasunen zerrendaren gorenean. (klik egin-ver más)
Gorka Urbizu – Berri Txarrak
Lekunberri (Nafarroa), 2018ko abendua.