Hamabigarren EiTB Focus inkestaren lehenengo olatuak 2019ko martxoko datuak eman ditu, Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen aurrean EAEn dagoen boto-asmoaren ingurukoak, besteak beste.
EAJ izango litzateke EAEko alderdi bozkatuena, botoen % 28,5 eskuratuta (3 puntutik gorako igoera). Atzetik, Elkarrekin Podemos bigarren postuan geratuko litzateke, botoen % 20,7 jasota (ia 9 puntuko jaitsiera).
Koalizio horretatik gertu, hirugarren postuan, PSE-EE geratuko litzateke, botoen % 20 lortuta (ia 6 puntuko igoera). EH Bildu litzateke EAEko laugarren indarra, botoen % 15,6 bereganatuta (aurrekoetan baino 2 puntu gehiago). Bosgarren eta azken tokian, PPk botoen % 9,7 eskuratuko lituzke (ia 3 puntu galduko lituzke). (klik egin-ver más)
EITB