Ertz luze batek gurutzatzen du Euskal Herria mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu. Ertz luze eder honek Urmuga du izena. Gailurrik gailur, errekaz erreka, zuhaitzez zuhaitz, Urmuga jostura luze bat da gure geografian eta gure herri izaeran.
2020ko uztailaren 14tik abuztuaren 1era egingo da Urmuga ibilbide musikatua. Mendilerro eta herri esanguratsuenak hauek izango dira. Begiratu hemen
Urmuga Ekimenaren bitartez gure geografia Musikaz beteko dugu.
Mendigailurretan Kontzertu berezien bitartez Musika sortuko dugu, guztiok ulertzen dugun hizkuntza, eta alde horretatik ekimen barneratzailea izango da, eta mendizaletasunak bere baitan gordetzen duen ezaugarriekin uztartuko dugu, nola kidetasuna, naturarekiko harremana, aldatza gorako norbanako bidaia. Honako hauek dira kontzertuak
Covid-a dela eta kopurua mugatzera behartuta gaudenez, tokia erreserbatzeko aukera dago.
Borondatezko dirulaguntza eskatuko da antolakuntza gastuei aurre egiteko: 10€ pertsonako (16 urtez azpikoek doan) eta Baigorriko kontzertua 15€.
Ordainketak egunean bertan kontzertu bakoitzaren aurretik egingo dira.