Nafarren arteko adostasun linguistikoen inguruan ikertzen ari da Xabier Erize azkenaldian, baita adostasun horiek posible direla ikusten ere. Ikuspegi berri bat dakar bere azken lanak: gaztelaniaz bizi diren nafarrei beren motiboez galdetu die. Arrazoi edo sentipen horiek jaso, aztertu, eta euskararen sustapenean lekua izan dezaketela ondorioztatu du.
«Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak» jardunaldian (Iruñea, urriaren 14a) aurkeztu zenuen ikerketa. Zer harrera izan zuen?
Euskaltzaleen artean bada kezka, Nafarroan aldeko jarrerak mugatuak daudelako, eta euskararen adierazleak ere egonkortuta daudelako (euskarak, A eredua barne, jendartearen %41 hartzen du. Bestela, %26). Harrera ona edo oso ona izan zen. Batek esan zuen, eskerrak ematearekin batera, markoa jartzen dudala egoera ulertu eta bide berriak erakusteko. Beste batzuengan harridura ere antzematen zen, edo deserosotasuna.
Deserosotasuna zergatik?
Kritika batzuk agertzen direlako, despolitizazioaren ideia, eta ohiko moldeak pixka bat aldatu beharko liratekeelako. (klik egin-ver más)
Maider Iantzi Goienetxe, GARAn