Páginas

viernes, 10 de octubre de 2008

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEAREN ADIERAZPENA

PSN-PSOE REN ZINISMOA AGIRIAN


OFIZIALTASUNAREN BIDEAN, EREMU MISTOA ZABALTZEAREN ALDE.


Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako eremu mistoa zabaltzearen inguruan bere iritzia eman nahi du, PSOEren jarrera aldaketa gertatu eta gero.


LEHENENGOA.- PSN-PSOEk garbi utzi du euskarari eta euskaldunoi jarri ziguten horma iraganezina bere horretan mantendu nahi duela. Hau da, arrakalarik ez duela onartzen.


BIGARRENA.- PSN-PSOEren zinismo eta hipokresia agerian geratu da. Ikerketa soziolinguistikoen beharra aipatu du, horrelako bat egina dagoenean. Udalen aldeko akordioak eskatu ditu, aurretik horrelakoak arbuiatu dituenean (Ilunberriko eta Zangozako Udalenak).


HIRUGARRENA.- Ongi legoke eremu ez euskalduneko Udalen aldetik erantzuna izatea, eremua aldatzearen alde (ez bada Legea bere muinean aldatzen). Pasibotasuna eta egiten uztea beti txarra da. Adibidez, Galarko eta Arangurengo Udalak ez dirudi oso fin ibili direnik, bidegurutze honetan. Ematen du ez direla konturatu bere herritarren hizkuntz aukera jokoan zegoenik. Noiz emanen diote behar bezalako erantzuna PSN-PSOEri?


LAUGARRENA.- Eremu “ez euskaldunean” euskarazko irakaskuntza publikoa zabaldu nahi bada, ezinbestean gurasoek antolatu beharra daukate. Noiz lortuko da mugimendu indartsu bat? Noiz izanen da mugimendu horren hasiera? Pasibotasunak UPN, CDN eta PSN-PSOEren alde jokatzen du. Garaia da, beraz, ohiturak aldatzeko.


Iruñean, 2008.go irailaren 29an.


ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.
Ordezkaria: ANGEL MARIA LAKUNTZA AZTIRIA. Estatuko Nortasun Agiria: 72.615.054. Helbidea: Tutera kalea, 16 – 7 ezkerra (Iruñea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario