Páginas

martes, 28 de octubre de 2008

NAFARROAKO EUSKAL KANTU TXAPELKETA: AZKEN EGUNAK IZENA EMATEKO


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Rural Kutxak eta saioak egiten diren udalek babestua.HELBURUAK:Euskal kantagintza zabaldu eta erakustaraztea, kantatzeko zaletasuna piztea, kantari berriak plazaratzea eta kantuarekin gozatzea.

NORK PARTE HARTU? 15 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, kantari amateurrak beti ere, ez beren izenean salgai dauden grabaketak ekoiztu dituztenak. Bakarka, bikotean edo taldetan (3 partaidetik 10 arte), Era Berrian, Era Zaharrean eta Sormena kategorietan banatuta. NOLAKO KANTAK? Kanta zahar eta berriak eman daitezke, herritar eran. Ez goi mailako polifoniaz, honelako koru eta koralek beste txapelketa bereziak baitituzte. Arreta berezia mereziko dute kantariak asmatutako hitzak edota melodiak, sormenak. Partaide bakoitzak hautatu behar du arestian aipatu direnen arteko zein kategoriatan abestu nahi duen.ZENBAT KANTA? Partaide bakoitzak bi kanta aurkez ditzake kanporaketan. Finalerako sailkatua suertatuz gero, epaileek erabakiko dute horietako zein eramanen duen Burlatako azken saiora.NOLA EPAITU? Epaimahaiak kontutan izanen du: doinua, hitzak, ahotsa, trebetasuna, interpretazioa, kantuaren ekarpena, nobedadea (kantutegi zaharrekoa edo berrikoa izan daitekelarik). KANTU lehiaketa dela izan gogoan. Kantariak nahi bezalako musika laguntza eraman ahal izanen du, baina beste ezeren gainetik KANTUA baloratuko dela jakinez.MAILAK: Partehartzaileen mailaren gorakada dela eta, partehartzaile berriei beraien meritua gogorarazteko, aurten ere parte hartzen duten kantariek "berrien maila" osatuko dute, eta sari berezia izango dute. Taldeen partehartzea bultzatzea ere erabaki dugu, Euskal Kantua bizitzeko eta ulertzeko dagoen modurik ederrenetakoa iruditzen zaigu eta. SARIAK: Kategoria eta modalitate bakoitzeko lehenengo bientzat izango dira sariak. Sari bereziak ere egongo dira, hala nola sormena, partaide berriari...

EGUTEGIA:
Azaroak 8, larunbata, Altsasuko Iortia aretoan.
Azaroak 15, larunbata Elizondoko Lur aretoan, 18:00etan
Finala; Azaroak 22 larunbata, Burlatako Kultur Etxean, 18:00etan

IZEN EMATEA: azaroaren 5a arte gure elkartean (948 14 47 06), edo edozein irrati euskaldunetan (Xorroxin (Baztan), Esan Erran (Ultzama), Karrape (Leitza), Aralar (Lekunberri), Beleixe (Sakana) eta Euskalerria Irratia (Iruñerria).

No hay comentarios:

Publicar un comentario