Páginas

martes, 11 de noviembre de 2008

AZAROAREN 22AN EUSKERAREN ETORKIZUNAREKIN HITZORDUA

22 urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen legea o­nartu eta Nafarroa hiru eskualdetan banatu zuenetik. 22 urte luze, beraz, euskal hiztunen eta nafar guztien hizkuntza eskubideak urratuz. 22 urte horietan lege horren emaitza aski ezaguna zaigu euskaldunoi: euskaraz ikasteko ezintasuna, isunak, euskarari zuzendutako diru-laguntzen murrizketa, administrazioarekin harremanak euskaraz izateko trabak… orriak eta orriak betetzeko adina eskubide urraketa. Azken batean euskaraz, hots, Nafarron hizkuntzan (LINGUA NAVARRORUM), bizitzeko ezintasuna. (ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario