Páginas

domingo, 15 de marzo de 2009

EUSKAL KANTAGINTZAREN BERPIZKUNDE GARAIAK GOGORA

Zortzi kantarik eta hainbat musikarik hartuko dute parte Gu gira emanaldian apirilaren 5ean Donostiako Kursaal auditorioan. Txomin Artola, Iñaki Eizmendi, Antton Valverde, Urko, Niko Etxart, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil eta Mikel Ducau arituko dira. Kantaldiaren helburua euskal nortasunaren berpizkundeko urteak gogora ekartzea da, orduko euskal gizarte euskaltzalearen taupadak, kezkak, aldarrikapenak eta gauza sentiberak birkontatzea, alegia. Horretarako, "bihotzeraino helduko diren" abesti sorta aukeratu dute eta "neurritasun eta intentsitatea gako nagusiak" izango dira. Bere irudiko, leporaino egongo da Kursaala eta "ikuskizuna aulkietan egongo da, lehenbiziko unetik jendea kantatzen hasiko baita abeslariekin batera".
Antolatzaileek jakinarazi zutenez, emanaldiak bi orduko iraupena izango du eta 20 bat abesti joko dituzte. Zenbaitetan bakarlari gisa arituko dira kantariak eta beste batzuetan Niko Etxarten Hapa-Hapa taldearen laguntzarekin joko dute. Besteak beste, betiko utzi ginduzten Julen Lekuona, Imanol, Lurdes Iriondo eta Mikel Laboaren abestiak ekarriko dituzte gogora. Errepertorioa "hunkigarria" izango delakoan daude denak

No hay comentarios:

Publicar un comentario