Páginas

viernes, 6 de marzo de 2009

KALEAN DA BERNARDO ATXAGAREN "ZAZPI ETXE FRANTZIAN" LIBURUA

Zazpi etxe Frantzian izenburupean kaleratu du Bernardo Atxagak bere eleberri berria Pamiela argitaletxearen eskutik. Gaur egin dute aurkezpena, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskaraz, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz kaleratu dute aldi berean. Aurki portugesera itzuliko dute, eta etorkizunean beste hizkuntzetara itzultzea ez dute baztertzen.

Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Giza kondizioaz hitz egiten du bi urtetan zehar Nevadan idatzitako liburuak. Oraingo honetan denuntziarik egin nahi izan ez duela esan du autoreak eta irakurleari pentsarazi nahi izan diola; narratzailearen eta narratutakoaren arteko distantzia mantenduz. XX. mendeko Kongon kokatzen da abentura. Hona hemen liburuaren hasiera:

"Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik...".

No hay comentarios:

Publicar un comentario