Páginas

miércoles, 8 de abril de 2009

ABERRI EGUNERAKO DEIALDIAK

1933 koa da argazkia. Donostiako Atotxa auzoan bildu zen jendetza abertzaleen deialdi bateratuari erantzunez. Agirrek eta Monzonek hitzegin zuten bertan.
Oso bestelakoak dira gaur egungo Aberri Egunak. Baina aurten badabil batasunerako hotsik bazterretan. Zumaian esate baterako partidu abertzale guztiek salbuespenik gabe egin dute deialdia, "euskal gizartearen aniztasuna aitortuz eta giza eskubide guztien defentsa sutsua eginez". Azkoitian ere antzerako zerbait.
EAJ-PNVk Bilboko Plaza Barrian egingo du bere ospakizuna Ibarretxe eta Urkulluri entzunez. EAk berriz Gernikan urtero egiten duen bazkaria egiteaz gain, ordezkaritza izango du Nazio Eztabaidaguneak Irun eta Hendaiaren artean antolatu duen ibilaldian, non Ezker Abertzale Zaharreko elkarte ugarirekin batera, Aralar eta Abertzaleen Batasunak ere parte hartzekoak diren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario