Páginas

martes, 14 de abril de 2009

BIZKAIA MAITEAREN ZORRA NAFARROAREKIKO

Argazki makinetan irudia hobeto jasotzeko objektiboak aukera ematen digu fokatzeko. Fokatzea, hortaz, interesatzen zaiguna zehatz ikustea da, gainerakotik nabarmenduz. Kontzeptu hori historiaren arlora ere pasa daiteke. Historiografian fokatzea garrantzitsua da. Historia oso zabala da eta irakasleak eta historialariek aro edo gertaera batzuei garrantzi handia emanez eta beste batzuk ahantziz, efektuak desberdinak izaten dira. Oraindik dut gogoan txikitan nola kontatzen ziguten Espainiaren historia. Cid Campeador, hau da, Rodrigo Diaz Vivarkoa, behin eta berriz ageri zen historia liburuetan, eta berarekin batera Errege Katolikoak, errege horiek Espainiaren batasuna lortu zutelako-edo. Historia bi edo hiru figura horietan fokatzen edo zentratzen zen. Cid gaztelaua eta Isabel-Fernando erregeak non-nahi. Franco-ren garaia zen eta erregimena aladatutakoan euskaldunon historiaz zerbait ikasten hasi ginen. Francoren azken urteetan bizi izandakook geure kabuz ikasi behar izan genuen liburu debekatuetan zegoena eta historiaren fokatzea Foruetan eta Bizkaiko Lopez Harokoaren figuran ipintzen zuten historialari abertzale batzuek. Nik oraindik ditut gogoan beren klaseak euskal kulturaz eta nola goresten zuten Bizkaiaren independentzia, sarri ezkutatuz Gaztelako Erresumaren menpekoa zela Bizkaiko jaunerria. Foruak, antzinako legeak genituen eta Lopez Harokoaren figura buruzagitzat, leinu horren Lopez Iñigez-en traizioa bazter utzita. Ezer gutxi ikasi nuen klase haietan eta historialari haien liburuaz irakurriz. Ez ziren ausartzen López Harokoaren jatorria zen zen zabaltzen, sekula ez zituzten apiatzen gaztelu nafarren funtzionaltasuna, zergaitik eraikiak ziren eta hainbat gauza gehiago....(klik egin-ver más)
Jakobe Palazioberri (bizkaianafarra.blogspot)

No hay comentarios:

Publicar un comentario