Páginas

miércoles, 29 de abril de 2009

ERLIJIO TOKIEN JABETZAZ

Nafarroako Eliza ofizialak azken urteotan agindua eman omen dio sendi bati Mugiroko elizetxetik alde egiteko, etxea erabiltzen 25 urte eman ondoren, eta inolako aukerarik eskaini gabe, gainera, etxea erosteko, berriz alokatzeko, eta abar.
Martxoaren bukaera aldean, Iruñeko Alde Zaharrean, «Nafarroako erlijio tokiak, norenak?» izenburuko jardunaldiak egin zituen Udako Euskal Unibertsitateak. Azken urteetan, Nafarroako Elizak bere izenean erroldatu dituen hainbat lekuren inguruan sortu den eztabaida zertan den hausnartu zuten. Mahai-inguru eta solasaldietan esku hartu zuten hizlari ugari izan zen, horien artean Iñaxio Azkoaga eta Migel Larranbebere apezak, eta Jose Mari Esparza Nafarroako ondarearen defentsarako plataformako kidea. (klik egin-ver más)
Xanti Begiristain (GARAn)

No hay comentarios:

Publicar un comentario