Páginas

martes, 27 de octubre de 2009

EUSKARABIDEAK "EUSKARAZ ERE BAI" KANPAINA ABIAN JARRI DU

Euskarabideak eskolarako egutegi/agenda bat argitaratu du hasi berria den ikasturterako, euskara erabiltzeak eta ikasteak duen garrantziaz kontzientziarazteko. Poster formatuan argitaratua dago, gurasoei, ikasleei eta irakasleei gogorarazteko noiz diren azterketak, eskolaz kanpoko jarduerak, ekitaldiak, urte betetzeak….

Eskolarako egutegi/agendan nafar pertsonaia ezagunak agertzen dira ikasleekin batera, eta euskararen aldeko mezuak aldarrikatzen dituzte. Kanpainan parte hartu duten pertsonaiak, besteak beste, ondokoak dira: César Cruchaga, Patxi Puñal, Oier Sanjurjo (Osasuna), Andrea Barnó (Itxako), Pablo Hermoso de Mendoza (zaldi gaineko zezenketaria) eta Leire Martínez ( Oreja de Van Gogh taldeko kantaria).
Zure etxean jaso nahi baduzu, eskaiguzu: euskarabidea@euskarabidea.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario