Páginas

martes, 20 de octubre de 2009

GERINDA FOROA OSTEGUNEAN BILDUKO DA TAFALLAN

Gerinda Foroak, hots, Erdialdeko nabaiguneak bere bederatzigarren bilera ospatuko du etzi, urriak 22, arratsaldeko zortziak laurden gutxitan hasita, EAk Tafallan duen egoitzan. Beti egin ohi dugun bezala, bilera irekia izango da Nafarroa Bairen helburuekin bat datorren edonorentzat.
Oraingo honetan, bi gairi helduko diegu bereziki. Alde batetik, Erriberriko udalak PSN ren erabakiaz geroztik bizi duen egoera berria aztertuko dugu. Bestetik, barruko antolamenduaz hitzegingo dugu, NaBaik ahlik eta gure eskualdeko herri gehienetara iristeko aukera izan dezan.
Beraz, nahi duzuen nabaizale guztiok, ostegunerarte, ongi etorriak izango zarete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario