Páginas

viernes, 9 de octubre de 2009

NAFARROAKO GOBERNUAK BIGARRENEZ BLOKEATU DU EUSKARAZKO HEDABIDEENTZAKO DIRU LAGUNTZA

Nafarroako Gobernuak bigarren urtez eten du euskarazko hedabideentzako 240.000 euroko diru-laguntza, "Euskarabideak ez duelako deialdia garaiz argitaratu", Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak salatu duenez.
Irailean jartzekoak ziren deialdia martxan."Euskarabideak egoera zuzendu ezean, Nafarroako gizartearen eskariari erantzunez euskarazko informazioa lantzen dugun hedabideok ez dugu euro bakar bat jasoko aurten", nabarmendu dute.
"Nafarroako euskaldunek eskatzen" dieten euskarazko informazioa ematen jarraitu nahi dutela berretsi dute eta "Nafarroako administrazioak euskarazko hedabideak babesteko betebeharra" duela. Beraz, Nafarroako Gobernuari, eta bereziki Euskarabideari "bere lana egin dezala", eskatu diote Topaguneak eta Nafarroako euskarazko hedabideek.
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario