Páginas

lunes, 23 de noviembre de 2009

"ATE JOKA" TXALO TALDEAREN ESKUTIK ASTEAZKENEAN TAFALLAN

Bikoteen arteko elkarbizitza ez da sekula erraza izan. Hiru lagunek eskaintzen diguten komedia arin eta entretenigarria da Ate Joka. Hiru? Edo lau dira?
Antzerki honetan bi lagunen arteko bizikidetasuna lantzen da; Joxemai, banandua dago eta bakarrik bizitzera ohituta eta bizio guztietara lotua; eta Andrex, betiko laguna, maniatiko obsesiboa, ezkondua baino banantzeko zorian. Elkarbizitza honetan egoera komiko ugari biziko dituzte.
Txalo antzerki talde donostiarra Iker Galartza, Sara Cózar eta Joseba Usabiagak osatzen dute, Begoña Bilbao zuzendaritzapean. Patxi Lizartza da obra honen bertsioaren egilea. Asteazkenean, azaroak 25, Tafallako Kultur Etxean egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario