Páginas

miércoles, 25 de noviembre de 2009

LURPEKO OROIMENA ARGIRA

Kasualitatea izan ala ez izan, urriaren 12an, Espainiako jai nazionala eta Francok bere egunean Arrazaren eguna deiturikoa, Cecilio Gallego García, Erronkarin eraildako frankismoaren esklaboa, lurpetik ateratzea suertatu zen Erronkariko hilerri zibilean. Ekintza hau Memoriaren Bideak elkarteak bultzatu zuen Aranzadi Zien-tzia Elkartea eta ibarreko hainbat biztanleren laguntzaz.
Cecilio Gallego García duela 70 urte erail zuten, 1939ko urriaren 23an, hain zuzen, 24 urte zituela. Cecilio Don Beniton (Badajozen) jaio zen 1915ean. Gerra Zibilean gatibu egin zuten 1938an eta, Ebroko kontzentrazio eremuan egon ondoren, Erronkari Ibarrera eraman zuten, 127. Langile Batailoian sartuz. Cecilio, Espainia osotik ekarritako beste 2.353 gatibu bezala, Igari-Bidankoze bitarteko errepidean zein Erronkari herrira doan pistan bortxazko lanak egiten aritu zen. (klik egin-ver más)
mendixut.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario