Páginas

martes, 26 de enero de 2010

ASTEBETE BAINO GUTXIAGO ITUREN, AURTITZ ETA ZUBIETAKO IÑAUTERIA HASTEKO

Iñauteria ostegunean, etzi bertan hasiko den arren, astelehena eta asteartea izaten dira hemengo egun handiak.
Astelehenean, otsailak 1, Zubietako joaldunak mozorro eta karrozek lagunduta aurtiztarrei bisita eginen diete, herriari bira eman eta salda beroa hartu ondotik Iturenera joanen dira. Lasagako Zarandia parean, denak elkartu eta herriari buelta emanen diote. Joaldunek aperitiboa hartzen duten bitartean, plazan karroza bakoitzak bere ikuskizuna eginen du.
Hurrengo egunean, Ituren, Aurtitz eta Lasagako joaldunek bisita bueltatuko diete zubietarrei, urtero-urtero, batzuen ustez natura ernatzeko eta uzta berri eta ugariak emateko egiten den ohiturari eutsiz.
Asteazkenean Zubietan bazkaldu ondotik kontuak egin, joareak jarri eta azken bisita Aurtitz eta Itureni. Bukatu dira iñauteriak, aurtiztar eta iturandarrentzat ez bezala. Hauek bazkal ondoren etxez etxe ibiltzen dire joare eta trikitilariekin. Ondotik afaria izaten da elkarteetan. Eta larunbatean Iturenen bazkaria izaten dute Herriko Etxean. Bazkaldu aitzinetik herriko dantzariak, bertsolariak eta aizkora apostua izanen dira herriko plazan. Bazkaldu ondotik dantzaldia izanen da eta, mozkorraldia izugarria ez bada, bederen, bestarekin segitzeko aukera dago, afari eta dantzaldian. Aurtitzen xaharren afaria egiten dute eta Iturenen kontuen afaria, iñauteak heldu den urtera arte agurtuz. ttipi.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario