Páginas

viernes, 22 de enero de 2010

LARUNBATEAN ABIATUKO DA NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Urtarrilaren 23tik martxoaren 20ra Nafarroako bertsolari txapelketaz gozatzeko parada izango dugu. Lau azken-laurdenek, hiru finalaurrekok eta finalak josiko dute amarauna. Martxoaren 20ko finala Lesakan izango da.
Aizarotzen emango zaio hasiera, larunbatean, urtarrilaren 23an, Basaburuko Kultur Etxean, 17:30eatik aurrera. Bertsolariak: Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Oier Lakuntza, Arkaitz Goikoetxea.
Igandean jokatuko da bigarren azken-laurdena, Sunbillako Ulibeltza Elkartean, 17:30 ean.Bertsolariak: Xabier Legarreta, Aritz Saragueta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra, Ekaitz Astiz, Egoitz Gorosterrazu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario