Páginas

miércoles, 27 de enero de 2010

LIZARRAKO ALKATE ANDEREA

Astebete iragan da Lizarrako alkate eta UPNko kide Begoña Ganuzak hitzez hitz adierazi zuenetik euskara bere ideologiaren eta bere boto emaileenaren kontrakoa dela. Astebete iragan da Lizarrako alkate eta UPNko kide Begoña Ganuzak bere eta bere boto emailearen eta euskararen arteko bateraezintasuna aldarrikatu duenetik.

Astebete iragan da, eta UPNn inork ez dio kargu hartu Begoña Ganuzari, ezta zuzenketarik tikiena ere egin. Bertze Begoña batek, Sanzberro izenekoak, izan zezakeen zer errana, euskalduna izanik UPNko Gobernuko kontseilaria baita. Zer errana ere bai Euskarabideko zuzendari Xabier Azantzak.

Haiek ere isilik, ordea. UPNk, nonbait, bere egiten ditu Begoña Ganuzaren hitzak, edo, bertzela erranda, Begoña Ganuzak UPNren baitan dagoen sentipena hitzez janztea baizik ez du egin. Ez dugu gezurrik erranen: euskaltzaleen artean ez gara sobera harritu. Alabaina, inoiz ez da hain garbi eta hain bortitz adierazi UPNren errotikako antieuskalduntasuna. Hitz eztiak entzutera ohituak ginen atzetik ostikoa ematen ziguten bitartean. Zer pentsatua ematen du lotsagabekeria berri honek. Aingeru Epaltza Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario