Páginas

lunes, 22 de febrero de 2010

NOR ETA......ANGELINES AOIZ ETA ANA GOIEN

Ale honetarako elkarrizketa berezia da; izan ere, elkarrizketatuak bi baitira. Bitxia da, baina Tafallako Eroski berriko arrandegira bazoaz, beti euskaraz egin ahal izango dituzu erosketak. Hor Angelines eta Ana aurkituko dituzu, neska jator eta prestuak, koadrila berekoak eta adin beretsukoak. Atsegin handiz esango dizute zein den garaiko arrain goxoena; zeinek duen preziorik interesgarriena eta nola prestatzen den hau edo hura.

Ana Uxuen jaio zen duela hogeita hamazazpi urte, nahiz eta hirurekin Tafallara etorri; Angelinesek hogeita hamasei urte ditu eta Tafallakoa da. Eroskin lan egiten dute, arraindegian, esan bezala; hamazazpi eta bederatzi urte daramatzate hurrenez hurren; biak bazkideak dira, bertako langile gehienak bezala. Kontatzen digutenez, denetatik egin behar izan dute: frutategian egon, kutxan, arraindegian eta abarretan. Eroskikoek horixe nahi omen dute, langileek denetatik ikas dezatela, badaezpada ere. Anak, esate baterako, zortzi urte eman zituen Eroski zaharrean frutategian.

Angelinesek hemeretzi urte ingururekin ekin zion euskara ikasteari Tafallako AEKn. Esan daiteke soilik hor ikasi zuela, lan arazoak zirela eta, hamabost eguneko ikastaro trinko bat Zaldibin baino ez baitzuen egin. (klik egin-ver más)
Zaki Iriso (La Voz de la Merindad)

No hay comentarios:

Publicar un comentario