Páginas

miércoles, 31 de marzo de 2010

EUSKARA ETA KULTUR-TRANSMISIOAREN MUGAK

Beste muga batzuez aparte, aspalditik euskarak batez ere muga sozialak dituela uste dut. Mugok askotan alboratu egiten ditugu beste bi balizko erantzuleri errua egotziz: zuzenean instituzioei, euskararen berreskurapenean ez omen baitute borondate nahikorik izan eta traba ugari ipini dituztelako, eta, zeharka, gizarteari, ez delako behar beste inplikatu. Lehenek gauzak hobeto egiteko parada eduki dute; bigarrenaren portaera inpekablea izan da. Baina, konbentzitua nago irtenbide berriztuak bakarrik etorriko direla erruak alboratuz eta muga sozial gaindiezinen hipotesitik abiatuta. Beste bi bideak urratuta daude eta emateko guztia emana dute.

Ezagutzaren ugaritzetik automatikoki erabilera etorriko zela uste izan dugu, baina ez da horrela izan eta, oro har, gizarteak erantzun egin du. Euskararen mantenua gizarte mirari bat izan da, eta beronetan hainbat aktore instituzionalek eta batez ere sozialek hartu dute parte: gurasoak, irakasleak, euskaldun berriak, irakaskuntza sistema, adituak, eta abar luze bat. Arrakasta erabatekoaren ausentzian emaitza porrota ez dela izan behin eta berriz azpimarratu egin behar da, zeren sinesgarritasuna eta egia bi estatus oso ezberdinak dira. (klik egin-ver más)
Xabier Aierdi, EHUko Soziologia Irakaslea (Larrun aldizkarian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario