Páginas

martes, 6 de abril de 2010

ERRUDUN-IZENDATZAILE UGARI ORAINDIK ERE

Arbizuko kiroldegian ikusi dugu pintaketa hau. Aspalditxotik egina ziurrenik, bertan aipatzen direnetan bakarren batek denbora luzea baitarama NaBaitik kanpo. Orain agian ez lukete horrela idatziko, NaBairekiko estrategia piska bat aldatu dela dirudi. Baina jarritakoak hor darrai, denon bistan. Errudunak omen dira hiru horiek eta NaBaiko gainerakoak, noski. Eta ez zaie nolanahiko errua leporatzen gainera, Sakana suntsitzen ari dira, alajaina.
Politika bipolarraren ikuspegia. Alde batean errudunak, suntsitzaileak, traidoreak. Bestean beraiek, errudun-izendatzaileak. Ihesbiderik ez. Horrelako kode etikoa eta kultur politikoari atxekita daudenek beldurra ematen dute. Eta beldurra ematen duenarekin ez daiteke oso urrutira joan. Gogoz kontra ez bada.
Praxku

No hay comentarios:

Publicar un comentario