Páginas

lunes, 26 de abril de 2010

MAIATZAREN 15.EKO MANIFESTAZIOAREN INGURUKO BLOGA SORTU DA

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko maiatzaren 15.erako antolatu den manifestazioaren inguruko xehetasunak emateko asmoz Kontseiluak blog bat sortu berri du. Ekimen horri atxikimendua ematen dioten zenbait pertsonen adierazpenak ikus ditzakegu bertan. Sagrario Alemanenak, Xanti Begiristainenak edo Urko Aristirenak, kasu.

Sagrario Alemanek dioenez, Euskarabideak egin duen lana itxura hutsa besterik ez da izan. Horrenbestez, herritarrei dagokie oraindik ere Nafarroan euskalduntzearen eragile nagusiak izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario