Páginas

miércoles, 5 de mayo de 2010

IOSEBA EZEOLAZA: "BATZARREREN APUSTUA NAFARROA BAI DA. GAUR EZ DUGU BESTERIK"

NaBairen etorkizunari buruz EAk eta Aralarrek egindako akordiotik at geratu dira oraingoz EAJ eta Batzarre. Arreta batez ere Batzarrek bereganatu du, duela gutxi Aralarrek koalizioaren alde nahiko ahalegin ez egitea aurpegiratu baitzion. Ioseba Ezeolaza Batzarreko batzorde iraunkorreko kideak (Iruñea, 1979) NaBai «zehatz» baten alde apustu egiten dutela dio. Bai barne antolaketan bai ideologian zein programan 2007ko izpiritu irekia aldarrikatu du. «Aralarrek eta EAk sinatutako itunak koalizioa eta koalizio ireki baten esanahia bertan behera utzi dute».

EAk eta Aralarrek egindako akordio hori nola ulertzen du Batzarrek?
Terminologia ez dugu ezagutzen, eta hori kortesia falta bat da. Gure ustez, bi alderdi handienen interesak askotan ez dira NaBairen proiektuaren eta sinboloaren interes berberak. Aralarrek eta EAk interes komunak dituzte, eta ituna egin dute. (klik egin-ver más) BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario