Páginas

martes, 11 de mayo de 2010

MAIATZAREN 22.AN, EUSKARA EGUNA, BAI TAFALLAN, BAI GARDEN

Maiatzaren 22.an, larunbata, Tafallako V. Euskararen Eguna ospatuko dugu. Aurrerago hitzegingo dugu horretaz, denbora badago eta.

Baina egun bererako, Kebenko Kultur Elkarteak Erronkariko Uskara Eguna prestatzen ari da Garden. Egun horretako ospakizunen berri jakin nahi duenak Kebenkoren webgunean aurkituko du informazio zehatza, orain ez bada hemendik egun batzuetara.

Iri plaztan ezta entzutan
ez uskara ez txuntxunik
gauza guziuak galtu tiagu
xakin gabe Erronkari'n
Gore uskara iltan dago
xuan fite neskatua
matto bero matto andi
uskarari emoitra.
Ezta ilen, ezta ilen
Erronkari'n uskara.






1 comentario:

  1. Kebenko Elkarteak uskaraz bizi nahi du.

    Ez ta ilen, Ez ta ilen
    Erronkarin uskara

    ResponderEliminar