Páginas

viernes, 14 de mayo de 2010

NORK GERATUKO DU EITBKO DESASTREA?

Sekula baino audientzia datu kaskarragoak, diru kutxan sosik ez dagoela esaten da, langile jendea desmotibaturik, erdi mailako kargu berriak euren artean borrokan, udazkeneko parrila airean, zenbait programa duinen desagerpena iragartzen da, produktibitatea hutsaren hurrengora erorita… ematen du EITBren gainbeherak ez daukala hondorik. Nork erantzungo dio honi guztiari?
Alde batera utziko dugu gaurkoan sinboloen erabilera eta albistegien kalitatea, telebista bat osatzen duen gainerakoari begiratzeko, programazioari, alegia.
EITBk oihartzun handiz erabiltzen ditu bere lorpentxoak, baina edonor ohartzen da gainbehera ikaragarrian dabilela aspaldion. Sarean bolo-boloka ari dira zabaltzen haren audientziak benetan kaxkarrak direla dioten datuak. Azken adibidea, ETAren biktimei eskainitako dokumentalaren audientziarekin etorri zaigu. (klik egin-ver más) A.Osinalde (zuzeu albistarian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario