Páginas

martes, 10 de agosto de 2010

"LA SEXTA" AMILTZEAR


Apustuak irabazi edo galdu egiten dira eta badirudi Mediaprok bereak galdu egin dituela. Mundiala erosi zuen hastapenetan, 1 formula ere bai Telecincori kenduta eta orain bankuak kontuak eskatzen hasi dira. Bideragarria al da egin duten parrastatzea?

La Sexta Zapateroren telebista dela esan izan du batek baino gehiagok, baina ziur, hala izanda ere, orain Espainiako presidenteak ezin izango duela katearen amiltzea ekidin. Mediaprok eginiko ‘inbertsioak’ gaizki atera direla dirudi, izan ere, La Caixa, Banco Popular, Banco Espíritu Santo, Royal Bank of Scotland eta Instituto Catalán de Finanzas bezalako entitateak urduri agertu dira proiektua bideragarria den ala ez den zalantzan jarriz. Enpresaren pasiboak 900,1 milioi eurokoak ei dira eta aktiboak berriz 951,7 milioi eurokoak. Hau horrela izanik 2008. urtea 2583,8 milioi euroko zorrarekin itxi zuen hedabide taldeak. Diru horretatik portzentaia handiena futbol klubei zor die. Zenbaki hauek ikusita ikaratu egiten naiz… eta idazteko gogoa joan egiten da. Hona hemen informazio gehiago.
zuzeu.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario