Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina martxan jarri da.
Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots ekimena kanpaina honen baitan dago. Webgune honen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egiten ari gara. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Taldekako parte hartzea ere posible da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario