Páginas

lunes, 13 de diciembre de 2010

EUSKAL KANTUTEGIA ETA TRANSMISIOA LANTZEKO IKASTAROA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN


Euskal kantutegia ezagutu eta transmisioa lantzeko ikastaroa egiteko aukera izango da otsailean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikastaroa Ainhoa Ansa kantari aranoarrak gidatuko du.
Euskal Herria eta euskaldunon identitatea landuko dira euskal kantuetatik abiatuta, eta identitatearen transmisioa nola egin daitekeen gogoetan sakonduko da. Eskoletan, kantuen garrantziaz hausnartuko da heziketa tresna eta kultura transmititzeko baliabide bezala.
Izen-ematea egiteko epea irekita dago iadanik. Hemen aurkituko dituzue ikastaroaren egitaraua, ordutegiak, prezioak eta gainerako xehetasunak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario