"Como no me hables en cristiano....." entzun behar izan nuen astearte honetan, hilak 7, Mendigorriako Coviran supermerkatuan. Uste nuen garai hauetan nekez entzun ahal izango nuela halakorik, baina euskal izeneko dendari gazte bat izan zen hau eran-tzun ziona euskaraz egin nion ogi bat erosteko eskaerari. Zergatik iraintzen ninduen galdetuta, erantzun zidan berak horrela hitz egiten zuela.
Tamalgarria iruditzen zait oraindik ere horrelako baieztapen sasi-arrazistak entzutea dendari baten ahotik. Izan ere, esaldi hori aztertuz gero hainbat ondorio atera litezke (gaztelaniaduna zibilizatua da eta euskalduna ez, euskara basatien hizkuntza da…).
Iruditzen zait askoz dotoreagoa litzatekeela erantzutea honela, "perdón, no te entiendo en euskera. ¿Me lo podrías repetir en castellano?". Nahiko tristea eta mingarria da nire-tzat nire hizkuntza ezin erabiltzea gainera iraindua izateko. Eta bere ohitura hori esatea dela ez da nahikoa, bestela arrazoi beragatik beste hainbat irain justifikatu ahal direlako.
Amaitzeko, azken datu bat. Nire gurasoek egin ninduten kristau bataiatu eta komunioa eginda gero. Euskaraz egin nuen guztia.
Eneko Barberena (Diario de Noticias-en)
No hay comentarios:
Publicar un comentario