Páginas

domingo, 20 de febrero de 2011

SORTU LEGEZKO......EKAINEAN


Espainiako Estatuko Fiskaltzak erabakia bi egunetan hartu du: Sortu alderdien erregistroan ez onartzeko eskatuko du. Baina eskaera ez du egingo martxoa arte. Fiskaltzak epeak muturrera eramango balitu, Sortu legezko izanik ere ez da iritsiko maiatzeko hauteskundeetara.
20 eguneko epea zuenean, bi besterik ez ditu behar izan estatutuak eta Barne Ministerioak bidalitako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenak ikusi ostean ebazteko ezker abertzalearen alderdi berriak ezin duela erregistratu. Bi egunetan hartu du erabaki hori, Sortu legeztatzearen aldeko manifestazioaren bezperan justuki, baina martxoa arte ez du egingo eskaera hori ofizial. Fiskaltzak horretarako daukan hogei eguneko epea martxoaren 11n amaitzen da. Bestetik, Estatuko abokatuak martxoaren 4aren aurretik aurkeztu behar du Sorturen erregistroaren aurkako eskaera, hala ikusiko balu beharrezko. (klik egin-ver más) A.Etxaniz (zuzeu.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario