Páginas

domingo, 27 de febrero de 2011

ZERGATIK EZ NINTZEN JOAN BILBORA


Joan den otsailaren 19an Bilboko manifestazio historikora joan nahi nuen, baina ez zen modurik izan hori aurrera eraman ahal izateko, autobusez. Aurreko astelehenean, otsailaren 14an, gurpil-aulkian dabilen beste lagun batek, telefonoz deitu zidan galdetzeko, ea nekien ba ote zegoen autobus egokituren bat Bilbora joan ahal izateko. Hortik aurrerakoa abiadura handiko txanpa bat izan zen. Astean zehar harremanetan jarri ginen Lokarri, EA eta Aralarrekin, baina bulego horietatik erantzun ziguten, beraiek ez zutela autobusik antolatu.
Xanti Begiristain Madotz (Nabarrerian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario