Páginas

lunes, 7 de marzo de 2011

FALTZES, MARTZILLA ETA AZKOIENGO PUBLIKOA MIHILUZEN


Ostiralean ikusi ahal izan genuen saioan, publikoa Faltzes, Martzilla eta Azkoiengo gaztez osatuta zegoen. Hortxe ditugu argazkian, Donostiaraino joanda. Mihiluze Erdialdean errotzen ari denaren seinalea. Eta ez ikuslegoari dagokionez soilik. Duela gutxi Pedro Leralta izan zen lehiakide, handik gutxira Manu Sánchez eta Irati Espartza, eta nahikoa iraun zuten hirurek. Eta aditu dugunez, laster ikusiko dugu gure eskualdeko besteren bat. Erne.
(klikatu argazkia gertuagotik ikusteko)

No hay comentarios:

Publicar un comentario