Páginas

viernes, 29 de abril de 2011

BIZKARTZAINAK SU-ETENAZ KEZKATUTA


"Bakea ez da inondik inora ikusten". "ETA atentatuak egiteko lanean ari da". "Kalean tentsioa areagotu da". Bilbon Espainiako bizkartzainen elkarteko kongresuan entzun ziren perlak dira hauek. Su-etenaren ondorioz, 600 lanpostu galdu ditu segurtasunaren sektoreak urte eta erdian. "Kezkatuta" egoteko arrazoiak dituzte. Besteen zoritxarrari etekina ateratzen dietenen kontuak dira.
Bakea berez denontzako da ona. Baina, horrek kale gorrian uzten banau niretzat ere ona al da? Pentsatzekoa da Euskal Herrian lan egiten duten ehunka bizkartzainak dilema hau izango dutela buruan itzulbiraka.
(klik egin-ver más) Iñaki Larrañaga, zuzeu-n

No hay comentarios:

Publicar un comentario