Páginas

viernes, 28 de octubre de 2011

ARGITUZ ELKARTEAK SUFRIMENDUAREN MAPA LABURTU DU


Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak Indarkeria politikoaren ondorioz eskubideen urraketen mapa aurkeztu du atzo Gasteizen. Bertan ETAk, talde faxistek, GALek edota Poliziak hildako eta zauritutako pertsonen kopuruak ageri dira. Lanak 1968tik 2011rainoko epea jasotzen du. Honako laburpen hau egin dute, behin-behinekoa bada ere.

- ETAk eta beste erakunde batzuek hildako pertsonak: 829.
- ETAk eta beste erakunde batzuek zauritutako pertsonak: 2.600.
- “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde
parapolizialek hildako pertsonak: 72 eta 76 artean.
- “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde
parapolizialek zauritutako pertsonak: 324 eta 339 artean.
- Poliziak hildako pertsonak: 93 eta 122 artean.
- Poliziak larriki zauritutako pertsonak: 629 eta 666 artean.
- Torturatutako pertsonak: zehaztu gabe



No hay comentarios:

Publicar un comentario