Urriaren 17an bete dira 50 urte Parisko kaleetan polizia frantsesak herritar aljeriarrak masakratu zituenetik. Garai hartan honakoa idatzi zuen Seine bazterrean norbaitek: “Ici on noie les algeriens”, hemen ito egiten dituzte aljeriarrak. Orduan gertatuak erabat argitzeke daude oraindik. Mende erdi igarota, memoria osatu ezinik.
Aljeriako gerraren relato ezberdinek borrokan diraute Frantzian oraindik. Gainera, Mediterraneoaz haraindiko odolaren markak ez dira ikusten Parisen bertan isuritakoarenak bezain errez. Hain zuzen, 1961eko urriaren 17ko masakrea, Jean Luc Einaudi historialariak La bataille de Paris bataiatu zuenak, Europako estatu batek errepresio basatia –tortura eta hilketak barne– nola erabiltzen duen erakusten du, eta populazioaren gehiengoak nola itxi ditzakeen begiak agintariek ezarritako terrorearen aitzinean. (klik egin-ver más)
Pello Zubiria, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario