Páginas

sábado, 19 de noviembre de 2011

D EREDUAK EMAITZA HOBEAK LORTZEN DITU UNIBERTSITATEKO AUTAPROBAN

Eustat Euskal Estadistika Erakundeak gaur aurkeztu du 2010-2011 kurtsoko unibertsitatean sartzeko hautaprobari dagokion ikerketa eta, emaitzen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako A ereduko ikastetxe publikoetan ikasi zuten ikasleek emaitza baxuagoak lortu dituzte, batez bestekoaren azpitik. Ikastetxe pribatuetan hizkuntz eredu ezberdinek pareko emaitzak lortu dituzte baina publikoetan desberdintasuna 8 puntukoa da. Azken hamar urteotan A ereduan ikasitako ikasleen %87k gainditu dute froga; aldiz, D ereduan ikasleen %95ek gainditu dute.

Aurten 10.164 ikasle aurkeztu ziren unibertsitatean sartzeko hautaprobara eta horietatik 9.702k gainditu zuten; alegia, %95,6k. Batez besteko nota 6,8koa izan da. Ikastetxe pribatuetan, aldiz, A eta D ereduan ikasi zutenen ehunekoen arteko aldeak minimoak izan ziren: batez bestekoak % 94,8 eta % 95,5 izan ziren, hurrenez hurren. Hala ere, azken hiru urteetan D ereduko ikasleak nabarmendu egin dira Eustaten arabera, emaitza hobeak lortuz.
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario