Páginas

martes, 8 de noviembre de 2011

MATALAZ HIL ZUTELA 350 URTE DIRA GAUR


Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena dela gaur. Zuberoako nobleen kontrako udako matxinada zuzendu ondoren, Sohütako guduan laborariek galdu ondoren, preso hartu zuten Bernard Goienetxe Matalaz, eta 1661ko azaroaren 8an moztu zioten lepoa Lextarreko plazan.
Mithikile bere herriko erretorea zelarik ekin zion nobleen aurkako borrokari, 1661eko ekainean. Errege borboitarrak neurri gero eta zentralistagoak ari ziren ezartzen: Zuberoako foruari zegozkion eskubideak murrizteaz gainera (Herriak zuzenean aukeraturiko ordezkariek aginterik ez izatea, gehiegizko zergak,...), herri-lurrak nobleen artean banatzeko joera zabaldu zen, benetako agindu baten modura, "lur-sailik ez jaunik gabe" printzipio feudalaren ildotik. Zuberoako Gorteetan, hirugarren estatuko ordezkariek egoera hori zuzentzeko egindako saioek huts eginik, Matalas apaiz gartsu eta hizlari trebeak hartu zuen laborariak neurri haien aurka gidatzeko ardura. (klik egin-ver más) sustatu.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario