Páginas

viernes, 9 de diciembre de 2011

ARIADNEREN NAFAR HARIA

Egia esan, ez da batere erraza Nafarroako erdialdean D ereduan ikasi ahal izateko irtenbiderik aurkitzea, bederen, nafar gobernuaren politika aldatzen ez den bitartean. Zorionez, azken hiru urte hauetan Mendigorriako, Artaxoako eta Larragako hainbat gurasok, ekinaren ekinez, aurkitu dute bidea euren seme-alabek euskaraz ikas dezaten.

Izarbe inguruan jazotzen ari denak Nafarroako hizkuntza eta hezkuntza politika ezbidezkoa uzten du agerian. Euskaraz ez ikasteko labirintoko lehenengo horma hizkuntza-zonaldea da. Eskualdean zonalde mistoan dagoen herri bakarra Gares denez, bertako eskola publikoan –pribatuetan ez, jakina– D ereduan ikasten ahal da. Ordea, inguruko herri guztiak eremu ez euskaldunean daude –Añorbe, Obanos, Mendigorria eta Artaxoa– eta euren eskoletan, euskara ikasgai duen A eredua hautatuena izan arren, D eredurik ez dago eskaintzan. (klik egin-ver más)Koldo Colomo (Larrun aldizkarian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario