Páginas

lunes, 23 de enero de 2012

NAFARROA OINEZ 2012K MUSIKA ZIKLO BAT ANTOLATU DU OTSAILERAKO

Nafarroa Oinez 2012k hiru kontzertu antolatu ditu otsaileko lehen hiru ostegunetarako. Zizur Nagusiko antzokian egingo dira hirurak. Ez da lehendabiziko aldia jazzaren eta euskal kulturaren bideak gurutzatzen direna. Han urrutian gelditzen da Mikel Laboak John Cage-ri egin zion omenaldi ikaragarria, 14 izeneko diskaren lekeitio hartan. Eredu hurbilagoak ere badira, esaterako, Iñaki Salvador jazz musikariak 2009an Laboari berari eginiko omenaldia. Orain, San Fermin Ikastolak bere ekarpena egin nahi du trukateta horretan eta jazz ziklo bat antolatu du otsailean zehar bi kultura horiek elkarrekin hitz egin dezaten. Jazz mota desberdinak -garaikidea, latinoa, rockeroa- euskal soinu desberdinekin nahastuko zaizkigu: txalaparta, alboka, txistu... Eta horretarako Talka Ensemble, Ache Pa Ti eta Tu Tikez taldeen kolaborazioa izanen dugu.


(ikus Tu Tikez) 2012-2-16

No hay comentarios:

Publicar un comentario