Páginas

viernes, 6 de julio de 2012

USOPOP FESTIBALAREN 3. EDIZIOA SARAN


Uztailaren 7an Usopop festibalaren hirugarren edizioa iraganen da Saran. Bertan izanen diren euskal artisten artean, aurkezpenik behar ez duen Gari ospetsua eta Mungiako Belako talde gaztea. Beste artista batzuekin batera, herriko toki berri bat estreinatuko dute gainera.
Bi urte Lizarrietako gainean iragan ondoan, Usopop festibalaren hirugarren edizioa Sarako liburutegiko parkean iraganen da aurten. Lehen aldia da kontzertu bat antolatua dela herriko plazatik hurbil dagoen parke horretan. Festibal atipiko honen aurtengo programazioan, lehenik haurrendako dantzaldia izanen da Pantxika Solorzano eta Xanoren Elektronik Plistarekin, arratsaldeko 17:00etan. Beste kontzertuak 18:30etan hasiko dira. Hor arituko direnen artean, Hertzainak taldeko kide ohia izan den eta bakarlari ibilbide oparoa daraman Gari kantaria, Mungiako Belako euskal talde gaztea (cold-wave), eta Baionako Botibol taldearen folk-pop doinuak. Bukatzeko, Elornek soinu elektronikoz beteriko saioa eskainiko digu. 
eke.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario