Páginas

jueves, 16 de agosto de 2012

"IRAUL'STORY" KABALKADA ITSASUKO PLAZAN IZANGO DA IGANDEAN


"Iraul'story” izeneko kabalkada izango da igande honetan (16:30) Itsasuko plazan. 1789ko Frantziako Iraultzaren inguruan Beñat Lazkanok idatzitakoa da emanaldian interpretatuko duten testua. Guztira120 dantzarik, 35 aktorek eta bi bertsolarik hartuko dute parte.
Kabalkada edo tobera deitzen den emanaldi honetarako gaia Xabier Itzainari bururatu zaio. Bere ustez “errepresio handia” jasan zuen Itsasu udalerriak. Bestalde, Lazkanok azpimarratu du hizkuntzaren problematikaz ere idatzi duela, eta hala, iragana eta oraina islatuko ditu aurtengo emanaldiak. Gaiak ironiaz landuko dituzte eta modu dibertigarri batean eskainiko dituzte. Toberaren berezitasunetako bat uxerra hiltzea eta berpiztea da, Zuberoako maskaradan Pitxurekin egin ohi den moduan.
Bertsolariek agerraldi bakoitzaren amaieran gai librean abesten dute zati bakoitzari buruzko aipamenak egiteko. Gilen Hiribarren dantza koordinatzailearen esanetan “Toberak dira alde kritikoa, eta dantza alde polita. Dantzak itxura noble bat ekartzen dio kabalkadari”.
ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario